cloverwind talde urduliztarraren ibilbidea eta familia handituz

CLOVERWIND folk taldearen ibilbidea aurrera doan bezala,  osatzen duten familia handian, musikari barriei lekua utzi die sopelako sekeko gaztetxean  AITOR URIBARRI perkusio joleak, azkenengo kontzertua eman ondoren. Kontzertu bikaina folk taldeak emandakoa,  bertara gerturatu ziren entzule eta jatunei. Izan ere sekeko gaztetxe sopeloztarrean neguari amaiera emateko azkenengo jaialdia ospatu zuten ekainaren 16 an domekaz eta astero legez prestatzen dituzten afari beroez gain CLOVERWIND taldearen ikuskizun paregabea entzungai izan zuten.

AITOR URIBARRI MARTINEZ  musikaria, Getxon jaio zen 1993ko uztailaren 20 an eta txikitatik eraman du erritmoa barneratua. Panderojolea, txalapartaria, dantzari profesionala eta perkusio jolea. CLOVERWIND  folk proiektuaren sortzaileetako bat izandakoa talde uribe kostarrarekin hainbat kontzertu eman ondoren,  motibo desberdinak direla medio taldea utzi behar izan du.

Hala ere, taldekideentzat, laguna, familiako partaide eta pertsona ezin hobea den Aitor, beti eramango dute haien oroimenean.

ESKERRIK ASKO DENAGATIK AITORTXU! SEGI BIDEARI!

Pasadan urtean Gotzon Batikon trikitilariarekin batera PLENTZIA-SOPELA-URDULIZ eko ptp-aren kontrako bizikletadaren abestian parte hartu izan zuen ere.

Horrekin batera, taldean JONE UGARTEBURU getxoztarra alboka eta panderoarekin igo da Irlandara bidean doan folk trenean Lorea abeslariarekin  eta GORKA LAMELAS perkusio jolearekin batera.

Hurrengo kontzertuen berri CLOVERWIND eko facebookean aurki ditzakezue.

WE ARE CLOVERWIND WE ARE CLOVERWIND!

DSCN6054
DSCN6076

1 responses to “cloverwind talde urduliztarraren ibilbidea eta familia handituz

Utzi iruzkina